mantenimendurako gimnasiaMANTENIMENDURAKO GIMNASIA
Jarduera fisiko hau 16 urte baino gehiago dutenentzat da. Helburuak: Erresistentzia, malgutasuna, indarra, arintasuna eta koordinazioa era askotako ariketen bidez mantendu edo garatzea. Taldeko gehienez 25 pertsona.

aerobikaAEROBIKA
Musikaren erritmoaren arabera egindako jarduera fisikoa da. Koreografia moduan aurkeztu eta ordenatutako ariketa ezberdinak egitean datza. Taldeko gehienez 25 pertsona.


aquagymMANTENIMENDURAKO IGERIKETA, AQUA-GYM
Jarduera fisiko hau 16 urte baino gehiago dutenentzat da eta uretan garatzen da. Helburuak: Malgutasuna eta artikulazioen mugikortasuna, erresistentzia eta igerian egiteko teknika lantzea. Taldeko gehienez 15 pertsona.


asesoramiento musculaciónAHOLKULARITZA ETA BANAKAKO PLANAK
Monitore batek muskulazio gelako eta kardiobaskularreko kirol ekipamenduaren erabilpen egokiaz aholkua eta informazioa ematen du, horrezaz gain banakako entrenamendu planak prestatzen ditu.

igeriketa gidatuaIGERIKETA GIDATUA
Igerilekura igeri egitera sarri etortzen diren
erabiltzaileentzat, horrela eskatuz gero, astean
igeriketako hiru saio antolatuak eta aldakorrak
edukiko dituzte eskuragarri.

igerian ikasteaIGERIAN IKASTEA: helburuak
Urarenganako beldurra gainditzea, uretan ziurtasunez
mantendu eta mugitzea, estiloen teknika hobetzea
(hori dena ikaslearen adinaren eta ezaguera
mailaren arabera).

haurrentzako jolasakKIROL LUDOTEKA ( 4 - 8 urte)
Izaera ludikoa eta hezitzailea izanik, Igerilakuan nahiz Kiroldegiko pistan garatzen den jarduera fisikoa. Helburua, ondo paseaz, kirol jarduera ezberdinetan hastea da. Taldeko gehienez 15 pertsona.


ludoteca acuáticaINDOOR TXIRRINDULARITZA
Bizikleta estatikoan garatutako jarduera da, erritmo eta erresistentzia aldaketekin irudizko ibilbide bat egitean datza, irakasle batek zuzenduta eta musikaz lagunduta.



PILATESA
Jarduera honen oinarria indarra, erresistentzia, malgutasuna, koordinazioa, oreka eta kontzientzia lantzea dira. Helburu orokorra ondokoa da: Zenbait gihar indartu eta luzatuaz, postura egokia mantentzeko lan ezberdinak egitea eta horrela aurrerantzean sortu daitezkeen lesioak ekiditea.

TONIFIKAZIOA
Hezurretako eta giharretako zenbait lesio ekidin nahian egindako giharretako ariketa fisikoa da. Ariketak, orokorrean, gihardura indartzeko lagungarriak dira, gantza gutxitzen dute, giharren arteko indarra orekatzen dute, zikloak eta gorputzaren funtzio biologikoak erregulatzen laguntzen dute, ohitura txarrak aurreikusiz, irudi fisikoa hobetuz eta orokorrean, sistema kardiobaskularra, arnastekoa, endokrinoa, inmunologikoa eta nerbio-sistema hobetuz.

AQUAEROBIKA
Partaideen beharren arabera egokitutako musika eta ariketekin sustatutako jarduera da. Esan daiteke uretako Aerobika dela. Sakonera txikiko igerilekuan egindako jarduera  da; uretan ondo moldatzen direnekin igerileku sakonean ere garatu daiteke. Adin, genero eta maila ezberdinetako pertsonek egin dezkete.

STRECHINGA
Astean zehar egindako ariketa fisiko ezberdinen osagarria da jarduera hau. Gihar talde ezberdinak luzatzea da teknika honen helburu nagusia.

KIROLEN SUSTAPENA ALEBINENTZAT
Urtean zehar, jokoen bidez, kirol ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen du jarduera honek: Herri kirolak, Judoa, Eskupilota, Kirol Egokitua, Urpekaritza, Karatea, Tenisa, Kometak, Eskubaloia, Badmintona, Patinaia, Bizikleta jolasak eta Atletismoa.
 
     
• tel: 943 37 61 82 • e-mail: kirolak@lasarte-oria.org • kontu zenb. - 2101.0048.21.0003332061